"Santi Zabala, Lexo, Udaberriz" 2013-05-07

Lexoren bertsozko testigantzaren bilduma

127 bertso-sorta bildu dituzte liburuan, Nikolas Aldaik aukeratuak eta txukunduak. Auspoa saileko 325. liburua izango da honako hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du.
 Bertsolari maitatua zen Xanti Zabala "Lexo". 1942an Lezon jaioa, Iruna ezkondu zen 1969an eta han bizi izan zen iaz hil zen arte. Bat-batean plazaz plaza aritu zen 1960ko hamarkadan hasita, tartean 1967an Gipuzkoako finalera iristea ere lortu zuen. Dena den, bertso jarrietan utzi zuen altxorrik handiena, eta horien bilduma bat da "Santi Zabala, Lexo, Udaberriz". Nikolas Aldaik aukeratu eta txukundutako 127 sorta bildu dituzte liburuan, sortak testuinguruan kokatzeko sarrera labur banarekin. Horrez gain, Pello Esnalek egindako hitzaurrea eta Nikolas Aldairen hitz-atzea ere badakartza liburuak. Auspoa saileko 325. liburua da honako hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu