Arratsaldeko 18etan 2013-05-08

Bilbon "Bertsolharitza" ikusgai

Bilbon "Bertsolharitza" ikusgai
Arangoitin emango dute emanaldia. Ipuinak eta bertsoa uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna da "Bertsolharitza". Ezkurrak beharrean hitzak ematen dituen haritz bat da ikuskizunaren ardatz, eta haurrek aukeratutako hitzekin haritzaren zaintzaileak ipuin bat kontatuko du. Kontaketa aberasteko euskal kantagintzako kantuak edo propio jarritako bertsoak kantatuko ditu.
  "Bertsolharitza" emanaldi berezia eskainiko dute gaur Bilbon, Arangoitin. Haurrei zuzendutako ikuskizuna da honakoa, bertsoak eta ipuinak lotzen dituena.

 Haritz bat da ikuskizunaren erdigune, ezkurren ordez hitzak ematen dituena. Haurrek hitzak aukeratu egin beharko dituzte, eta hitz horiek abiapuntutzat hartuta ipuin bat kontatuko du haritzaren zaintzaileak. Ipuina aberasteko, gainera, euskal kantagintzako kantuak edo propio jarritako bertsoak kantatuko ditu. Nahi izanez gero aurrerapen bideo bat hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza