Joan den ostiral eta lurunbatean 2013-05-14

Arabako eskolarteko saioak Gasteiz eta Zalduondon

Arabako Eskolarteko txapelketako bi saio jokatu dira pasa den asteburuan, Gasteizen eta Zalduondon. Hirugarrena, asteburu honetan izango da Aramaion. Festa giroan ospatu dira bi ekitaldiak eta Arabako finalerako lehen txartelak banatzeko ere baliagarria izan da.
Joan den ostiralean abiatu zen arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Bertan Bertxilika Armentia ikastolako bertso-eskolako, Xagumendi bertso-eskolako eta Alde zaharreko bertso-eskolako haurrak aritu ziren bertso-sortak eta bat-bateko bertsoak kantatzen. 40tik gora haur aritu ziren oholtza gainean. Horien ondoren gazteen eskolarteko lehen kanporaketa jokatu zen, Gasteizko eta Murgiako bertso-eskolen parte hartzearekin. Iñaki Tena eta Maialen Arrausi gasteiztarrek lortu zuten finalerako txartela.

Biharamunean, Maiatzaren 11an Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genuen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Arratsaldeko 17:30etan Jauregiko Ekitaldi areto dotorean Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu zuten txikien taldeak eta baita puntu gehien bildu zituzten bi gazteek ere: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.

Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion. Bertan Legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txanda izango da.  Arabako eskolarteko festa Ekainaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu