Mikel Irizar elkarrizketatuko du Jon Artanok 2013-05-16

Gazeta eta Azkarateko bertso-afariak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Elorrioko Gazeta auzoan Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan eta Azkaraten Uxue Alberdi eta Jon Maia. Ostiralean izango da programa ikusgai ETB1en, iluntzeko 21etan.
 Aste honetan ere ostiralez bakarrik eskainiko du Hitzetik Hortzera ETB1ek, iluntzeko 21etan. Dena den, programak, ohi bezala, bi saio izango ditu ardatz. Batetik Elorrioko Gazeta auzoan Sebastian Lizasok eta Amets Arzallusek egindako bertso-afaria. Iaz Andoni Egañarekin joan zen Lizaso, eta aurten lehenengoz aritu da Arzallus. Elkarri bidea erakutsiz osatu zuten saioa. Gainera, Gazetan bertan bizi den Mikel Irizar elkarrizketatuko du Jon Artanok. Gaur egun Topaguneko eta Tokikomeko presidentea da Irizar, eta 90eko hamarkadan joan zen bertada bizitzera. Etxe inguruko mahastiak erakutsiko dizkio Artanori.

 Azkaraten egindako bertso-afariak ere toki handia beteko du aste honetako programan. Uxue Alberdi eta Jon Maia aritu ziren kantuan. Herrian 101 lagun erroldatuta egonda 80 elkartu ziren afarian. Giro ederreko saioa izan zen, eta horren zatirik onenak emango ditu Hitzetik Hortzerak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa