Xabier Silveira izango da azkena 2013-05-16

Gaur bukatuko da "Bertsolaria bere bakardadean" zikloa

Denera hamabi bertsolarik hartu dute parte ziklo honetan. Iluntzeko 20:30etan izango da saioa, Donostiako Doka antzokian. Unai Elizasu izango da gai-jartzaile.
 Bukatzera doa "Bertsolaria bere bakardadean" zikloa. Orain dela ia bi urte hasitako saio esperimentaletik hamabigarren bertsolaria pasako da gaur: Xabier Silveira. Bere aurretik Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Igor Elortza, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto pasa dira.

 Saioa Donostiako Doka antzokian izango da, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Xabier Silveirak Unai Elizasu izango du aldamenean gai-jartzaile lanetan. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza