Anoetan 2013-05-16

Bertsolari gazteen saioa

Aurten bigarren aldiz antolatu du Anoetako Gazte Asanbladak Tolosaldeko bertsolari gazteen saioa. Txomin Azpiroz, Imanol Irazustabarrena, Beñat Azaldegi, Ion Beloki, Unai Mendizabal eta Oier Urkola aritu dira kantuan

Anoetako gaztetxearen urtemugaren baitan egin zuten ostiralean, hilak 10, gazteen saio berezia. Txomin Azpiroz eta Oier Urkola anoetarrak, Unai Mendizabal zizurkildarra, Imanol Irazustabarrena alegiarra, Ion Beloki andoaindarra eta Beñat Azaldegi tolosarra aritu ziren bertsotan.

Leire Zumeta, Iñar Sastre eta Oskar Estanga musikariekin doinu alaiz jantzi zituzten bertsoaldi batzuk.

Iaz egin zuten lehenego aldiz eskualdeko bertsolari gazteen saioa eta izan zuen arrakasta ikusita berriz antolatzea erabaki dute.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza