Bi diziplinak elkartzeko ahalegina 2013-05-17

"Bertso-pilota" aurkeztu zuten atzo

"Bertso-pilota" aurkeztu zuten atzo
Tokian tokiko pilotari eta bertsolariekin egingo da saioa, herritarren partehartzea sustatuz. Lankuren bidez zabalduko da. Atzoko aurkezpenean izan ziren Iker Urmeneta pilotaria, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Mikel Mariskal Lankuko zuzendaria.
 Lehen ere askotan egin izan dira "bertso-pilota" saioak. Añorgako Iker Urmeneta eta Donostiako Ekain Ormazabal pilotariek aspaldian zeukaten buruan, hala ere, emanaldiari forma emateko gogoa. Beñat Gaztelumendi bertsolariarekin elkartu eta Lankura jo zuten. Horrela azaldu zuten atzo Koldo Mitxelenan egindako aurkezpenean "Bertso-Pilota" ikuskizuna. Azaldu zutenez, ez datoz aurretik egindako ezer ordezkatzera, antolatzaileei ikuskizuna antolatzeko erraztasunak ematera baino. Proposatzen dutena zera da: ahal dela herrian herriko bertsolari eta pilotariekin saioak osatzea, aurkezle batek gidatuta. Pilotariak binaka arituko lirateke, eta bertsolari bakoitzak bikote baten botilero lana beteko luke, "saltsa" jartze aldera. Gainera, herritarren partehartzea sustatzeko, ikusleak ere lanean jartzeko asmoa agertu zuten, bai artekari lanetan eta baita epaile lanetan ere.

 Mikel Mariskal Lankuko zuzendaria, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Iker Urmeneta pilotaria izan ziren atzoko prentsaurrekoan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu