Bertsu izorraldia 2009-03-16

Balorazio "baikorra" egin dute

40 lagun inguru bildu ziren Kanboko Gaztetxean egin zen emanaldi berezira. Ekhi Erremundegi, Patxi Iriart eta Mizel Mateo aritu ziren kantuan.
 Joan zen ostiralean ospatu zen Bertsu Izorraldia Kanboko Gaztetxean. Ekhi Erremundegi, Patxi Iriart eta Mizel Mateo aritu ziren kantuan. Gilen Hiribarrenek saioaren balorazio "baikorra" egin du. "Ikusgarri berezi" honetara 40 lagun inguru bildu ziren azkenean.

 Saioa "ezohikoa" izanik, bertsolari bakoitzak erreakzio ezberdina izan zuen: "Mizel segidan sartu zen jokoan; Ekhik egitekoa ulertu bezain laster beretik eman zuen eta Patxi izan zen antzerkian sartzen lan gehiena eman zuena, baina bukaera aldera plegatu egin behar izan zuen eta askatu betikotasunetik". Hasieran "sorpresa" eragin omen zuen saioak bertsolari eta publikoaren artean. Dena den, azkenean denek ulertu zuten jokoa, eta "eszenaz eszena egoera erabat ezberdinetan" sartu ziren.

 "Orokorrean ohar baikorrak" egin omen dizkiote Gileni: "errepikatzeko eskea ere egin digute agian bertsolari berri batzuk taulagaineratuz". Dena den, berak oraingoz ez du halako asmorik: "oraingoz gure helburua bete dugu eta elkarte batek galdetzen ez badigu leku berezi batean egitea, ez dut uste errepikatuko dugunik".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu