Arabako Txapelketa 2009-03-16

Manex Agirre pasa da finalera

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez.
 Atzo arratsaldean Zigoitian jokatu zen Arabako Txapelketako lehendabiziko finalaurrekoa. Ehundik gora lagun bildu ziren bertso-saioa entzutera. Bi orduko saioaren ondoren, honela gelditu zen sailkapena:

 Manex Agirre                                   334 puntu
 Iñaki Viñaspre                                  324 puntu
 Rikardo Gonzalez de Durana          313 puntu
 Juan Mari Juaristi                          311 puntu
 Izar Mendiguren                            298,5 puntu
 Serapio Lopez                                260 puntu

 Gai jartzaile lanetan, berriz, Idoia Beitia aritu zen.

 Honenbestez, Manex Agirre da Arabako Txapelketako lehendabiziko finalista, atzoko saiotik zuzenean sailkatu baitzen. Atzo kantatu zuten gainerakoek bigarren finalaurrekoaren zain egon beharko dute. Bigarren saio hau Aramaion izango da, datorren igande arratsaldeko 17etatik aurrera. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Oihane Perea
 Asier Otamendi
 Xabier Igoa
 Andere Arriolabengoa
 Ruben Sanchez
 Zigor Enbeita

 Finala, berriz, apirilaren 4an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu