Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 2013-05-24

Bertsolari gazteak oholtzara gaur Iparraldean eta Gipuzkoan

Miarritzen Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko da gaur Jai Alai ezker paretan. Sehaskako 400 ikasle elkartuko dira bertan eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina ere kantuan ariko dira Oskar Estangak musikaz lagunduta. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saioa, berriz, Lazkaon egingo dute.
 Azken txanpan sartu dira Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Aste honetan ere agenda bete-betea dator. Gaur Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko dute Miarritzen. Sehaskako 400 ikasle elkartuko dira bertan eta festa handia izango da. Tartean, Amets Arzallus eta Sustrai Colina dira kantatzekoak, Oskar Estangak gitarraz lagunduta. Jai Alai ezker paretan izango da ospakizuna, goizeko 10etan hasita.

 Aurten Iparraldean 14 urtetik beherakoen artean ez da lehiarik izango eta Euskal Herriko finalean kantatu nahi dutenek osatuko dute taldea. Datorren astean bigarren Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko dute, kasu honetan Gabadiko Herriko salan.

 Gipuzkoan azkeneko kanporaketa jokatuko da gaur Lazkaoko Areria zineman. Arratsaldeko 15etan bertsopaper lehiaketa egin ondoren 16etan hasiko da bat-bateko saioa. Gaztetxoen mailan Ordizia eta Zarauzko taldeek kantatuko dute. Gazteen mailan, berriz, zortzi bertsolari aterako dira oholtzara:

 Mikel Tapia (Ataun)
 Iñaki Rezusta (Ormaiztegi)
 Aitor Irastorza (Zaldibia)
 Gemma Urteaga (Ordizia)
 Paul Iruretagoiena (Ataun)
 Mikel Oria (Zerain)
 Jon Gurrutxaga (Azpeitia)
 Aitor Balerdi

 Finala maiatzaren 31n izango da, Tolosako Leidor Aretoan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu