Bihar Miarritzen, Jai Alai Ezker paretan, 10:00etan 2013-05-23

Bertsolari Ttiki Eguna, lehiarik gabe aurten

Bertsolari Ttiki Eguneko lehen ekitaldia egingo da bihar Miarritzen. Urtero bezala gaztetxoek bertsolaritzaz gozatzeko egun handia izango da. Aurten gainera berrikuntzekin dator: batetik ez da Xapelketarik izango eta bestetik bi ekitaldi izango dira, Miarritze eta Gabadin. Seaskako 700 ume inguru bilduko dira eta Euskal Herrian umeekin ekitaldi handienetakoa izango da. Bihar, besteak beste, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Oskar Estanga izango dira bertsoa eta musikaz giroa pizten Miarritzen.
Bertsolari Ttiki Eguneko lehen ekitaldia egingo da bihar Miarritzen. Urtero bezala gaztetxoek bertsolaritzaz gozatzeko egun handia izango da. Aurten gainera berrikuntzekin dator: batetik ez da Xapelketarik izango eta bestetik bi ekitaldi izango dira, Miarritze eta Gabadin.  Seaskako 700 ume inguru bilduko dira orotara bi ekitaldietan eta Euskal Herrian umeekin ekitaldi handienetakoa izango da. Bihar, besteak beste, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Oskar Estanga izango dira bertsoa eta musikaz giroa pizten Miarritzen.

Heldu den astean Gabadin
Bertsolari Ttiki Egunak Bigarren festa Gabadin egingo dute maiatzaren 31n goizeko 10etan Herriko Salan. 300 ikasle izango dira bertan eta Joanes Etxebarria eta Miren Artetxe dira kantatzekoak Oskar Estangak musikatuta.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu