BBK Sariketa 2009-03-16

Gaur jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

Bilboaldea eta Lea Artibai ariko dira kantuan Bilboko Gabriel Aresti Institutuan, goizeko 11:45etatik aurrera.
 Kanporaketak jokatu ondoren, finalaurrekoetara iritsi da BBK sariketa. Gaur jokatuko da lehenengoa, Bilboko Gabriel Aresti Institutuan, goizeko 11:45etatik aurrera. Bilboaldea eta Lea Artibaik jardungo dute bertan.

 Bilboaldeak lortu zuen txapela iaz, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Lea Artibaik, berriz, Busturialdea utzi zuen kanpoan.

 Bigarren finalaurrekoa etzi jokatuko da, goizeko 12:15etatik aurrera Derioko Institutuan. Ipar Uribe eta Arratia ariko dira bertan.

 Finala, berriz, martxoaren 27an izango da, Bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 19etatik aurrera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu