Egun osoko festa Legution 2013-05-29

Arabako Bertso-Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean

Hamarretatik aurrera 14 urtetik beherakoak ariko dira bat-batean zein sortak kantatuz. Bazkalostean, berriz, 16:30etatik aurrera 15 eta 18 urte bitartekoak ariko dira bertso jarrietan eta bat-batean.
 Maiatzaren 10ean hasi zen Arabako Eskolartekoa azkeneko txanpan sartu da. Lau topaketa ospatu dituzte Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun, eta Legution egingo den Arabako Bertso-Eskolen Egunarekin borobilduko dute aurtengoa, festa giroan. Orain  arteko saioetan, guztira, 70 bat haur eta gazte aritu dira kantuan.

 Larunbat honetan izango da Bertso-Eskolen Eguna, Legutioko Kultur Etxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 10etan 14 urtetik beherakoak hasiko dira beren bertso sortak eta bat-bateko bertsoak kantatuz.

 Ondoren, eguerdiko 14etan, herri bazkaria egingo dute herriko plazan. Herri kirolak eta dantzarako aukera ere izango dira bertan.

 Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, berriz, 15 eta 18 urte bitartekoen txanda izango da. Bertso jarriak kantatu ondoren honako sei bertsolari hauek kantatuko dute bat-bateko saioan:

 Maialen Saez de Okariz (Gasteiz)
 Iñaki Tena (Gasteiz)
 Jon Unai Aspe (Agurain)
 Egoitz Iradier (Zalduondo)
 Sabin Aranburu (Aramaio)
 Peru Abarrategi (Aramaio)

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»