Bilbon jokatu zen finala, El Carmen Aretoan 2013-05-31

Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan

Txaber Altube abadiñarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren. Asteazkenean jokatu zen finala El Carmen aretoan. Saio bizia joan zen. Euskal Herriko finalerako, helduetan, Txaber Altube eta Ander Gerrikaetxeberria sailkatu dira. Umetan, Ekialdeko taldea: Beñat Bilbao Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube. Finala, Orion izango da, ekainaren 22an.
Txaber Altube abadiñarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren. Asteazkenean jokatu zen finala El Carmen aretoan. Saio bizia joan zen. Euskal Herriko finalerako, helduetan, Txaber Altube eta Ander Gerrikaetxeberria sailkatu dira. Umetan, Ekialdeko taldea: Beñat Bilbao
Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube. Finala, Orion izango da, ekainaren 22an, egun osoko jardunaldian.

Taldeka umeak
Aurtengo berrikuntza nagusia umeak taldeka kantatzea izan da. Bizkaiko gaztetxoak Ekialdeko eta Mendebaldeko taldeetan banatuta osatu dituzte lanak. Ekialdekoan Beñat Bilbao
Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube aritu dira. Mendibaldekoan Maider Barañano, Aritz Landeta, Lur Ziarrusta eta Alaitz Urrutia.

Helduak banaka
Helduak aurten ere banaka aritu dira bertsotan. Zortzi bertsolari aritu dira oholtzan: Lurdes Ondaro, Txaber Altube, Leire Amenabar, Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Ane Alegria, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Bizkarra. Buruz burukoak, Ander Gerrikaetxeberria eta Txaber Altube pasa dira eta Altubek irabazi du txapela.

Saioari dagokionez, bizi aritu ziren bertsotan eta entzuleak ere gozatu zuen bertsoekin. Bizkaiko Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak antolatzen du, Bertsozale Elkarteren laguntzarekin.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran