Leidorren, 16:00etan 2013-05-31

Gipuzkoako Eskolarteko finala gaur Tolosan

Eskolarteko txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko da gaur Tolosan, ume zein helduen mailan, Leidor zineman. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da
Eskolarteko txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko da gaur Tolosan, ume zein helduen mailan, Leidor aretoan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da 14 urtera artekoen saioarekin. Bertsolariak taldeka ariko dira maila honetan eta hauek dira finalistak:

 -Oiartzun: Xuban Martiarena, Jokin Irastorza, Josu Ibarguren eta Aiora Mantxeño
 -Zarautz D: Ane Peñagarikano, Jone Makazaga, Irati Tolosa eta Libe Goenaga
 -Aretxabaleta: Ixak Sarasua, Haizea Arana, Oihana Arana eta Mariaxe Ruiz de Austri
 -Goierriko bertso-eskolako Ordizia: Iraitz Sarasola, Oier Ibarzabal, Gartxot Ramirez eta Ane Beloki

 Ondoren, 15 eta 18 urte bitarteko bertsolariak aterako dira oholtzara. Honako hauek sailkatu dira:  Ane Zuazubiskar,  Maialen Akizu, Eñaut Martikorena, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Aratz Igartzabal, Aitor Irastorza eta Mikel Iturriotz.

 Euskal Herriko Ikastolak aritu dira txapelketa antolatzen Bertsozale Elkartearekin lankidetzan. Aurkezle lanetan Maialen Lujanbio ariko da. Epai-mahaia, berriz, Martin Aramendik, Maite Sukiak eta Aitzol Astigarragak osatuko dute. Bertan banatuko dira bertsopaperetako sariak ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu