Asteburuko agenda 2013-06-01

Sei bertso-ekitaldi daude gaurko iragarrita

Lizartzan, Legution, Diman, Amurrion, Legasan eta Pasaian saioak egingo dira gaur. Bihar Saran, Oionen eta Urruñan izango dira hitzorduak.
  Gaur bertso-saio bat baino gehiago izango dira.. Lizartzan, iluntzeko 21etan hasita, bertso-afaria egingo dute Txirrita elkartean Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña kantuan direla.

 Legution, Eskolarteko jaia dela eta. "Bertso-tavern" ikuskizuna eskainiko dute iluntzeko 20etan Amalur tabernan Ander Solozabalek eta Jagoba Apaolazak.

 Diman Luis Prietoren omenez bertso-bazkaria antolatu dute eguerdiko 14etarako frontoian. Jon Maia eta Unai Iturriaga joango dira bertsotara.

 Amurrion "Euskaraz bizi nahi dut eguna" ospatuko da eta bi bertsolari ariko dira bazkaritan kantuan: Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria plazan.

 Legasan "Bertizarana Eguna" izango da bihar eta ordu berean bazkaria egingo dute Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman kantuan direla.

 Bukatzeko, Pasaiako elkartean bertso-bazkaria dago iragarrita eguerdiko 14etarako Julio Soto eta Xabier Silveirarekin.

 Biharko beste lau saio daude iragarrita. Azkoitian, jaiak direla eta, eguerdi eta bazkalondoan Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.

 Saran Taldekako Xanpioneko saioa egingo dute eguerdiko 13tan Urtxolan. Baionako Biltxoko eta Itsasu ariko dira kantuan.

 Oionen, "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" ekimenaren baitan, eguerdiko 13tan izango da saioa herriko plazan. Oihane Perea, Iker Pastor, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta dira kantatzekoak Arantxa Sobrinoren esanetara.

 Bukatzeko, Urruñan ere eguerdian izango da saioa, kirol zelaian. Odei Barroso, Sustrai Colina eta Jean Louis Eizmendi "Errexil II" ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu