26. edizioa izan da aurtengoa 2013-06-03

Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketako sariak banatu dituzte

Denera 170 lanek hartu dute parte. Ekhiñe Zapiain, Uxue Mesa, Aitor Servier-Etchechuri eta Julen Zelaieta gelditu dira txapeldun.
 Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatzen dute Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa. Aurten 26. edizioa bete du sariketak eta 170 lanek hartu dute parte. Honako hauek izan dira sarituak:

 A kategorian Ekhiñe Zapiain Arlegik (Bera) irabazi du "Ikastolan erdi lo" lanarekin. Bigarren Maddalen Oteiza Ollo (Narbarte) gelditu da, "Udaberria" izeneko sortarekin. Iratxe Muxika Karrionen (Lesaka) "Nere Ametsa" lanak aipamena jaso du.

 B mailan Uxue Mesa Garmendiak (Lesaka) jantzi du txapela "Oporrak" sailarekin. Gaizka Agirre Urroz (Narbarte) izan da bigarren "Binakako finala" lanarekin. Kategoria honetan bi aipamen izan dira. Alde batetik, Maiana Alzuguren (Bera) "Udaberria" sortarekin. Eta, bestetik, Jon Zabala (Arantza) "Bertsolaritza" lanarekin.

 C mailan Aitor Servier-Etchechurik (Azkaine) jantzi du txapela "Metamorfora" lanarekin. Bigarren Ibon txoperena Elosegi (Lesaka) izan da "Egun normal bat" sortarekin.

 Azkenik, D kategorian Julen Zelaietaren (Bera) "Amets bizidunak" sortak irabazi du. Eneko Fernandez (Lesaka) izan da bigarren "Yes, we C.A.N." lanarekin.

 Sari-banaketa ekitaldian Bera, Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Doneztebeko bertso-eskoletako gaztetxoek antzerkiak egin zituzten.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu