Urola Kostako Hitzaren alde 2009-03-17

Bertso saio jendetsua izan zen larunbatean

Sebastian Lizaso, Jose Juan Eizmendi "Loidisaletxe", Jon Maia, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Jokin Uranga aritu ziren kantuan. 250 lagun inguru elkartu ziren.
 Aurten bost urte bete ditu Urola Kostako Hitzak, eta, ospatzeko, bertso saioa antolatu zuten larunbatean. Izarraitz pilotalekuan izan zen bertso jaialdia, eta 250 lagun inguru elkartu ziren. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Sebastian Lizaso
 Jose Juan Eizmendi "Loidisaletxe"
 Jon Maia
 Uxue Alberdi
 Andoni Egaña
 Jokin Uranga

 Gai jartzaile lanetan, berriz, Xabier Azpillaga aritu zen. Saioaren kronika bat dakar Urola Kostako Hitzak.

 Bestalde, saioan bertan Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bota Bertsoa lehiaketaren sari-banaketa izan zen. Parte-hartzaileek "eta gero zer?" gaiaren inguruan bertso bana egin behar zuten, eta bertso hori herriko tabernetan jarritako kutxetara bota edo erniarraitz@hotmail.com helbidera bidali. Azkenean, honako hauek izan dira sarituak:

 1.- Gorka Urbistondo
 2.- Laxaro Azkune
 3.- Iñigo Mendia

 Honenbestez, bukatu da Erniarraitzek antolatutako Bertso Astea.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu