Ahierran jokatu zen finala, Bertso-eskolen egunaren baitan 2013-06-03

Maddi Sarasua txapeldun Iparraldeko Gazteen Xapelgoan

Maddi Sarasua Itsasuarrak jantzi zuen txapela, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan. Berekin batean aritu ziren finalean: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Ortzi Murua. Aurretik, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoko bertso-eskoletako haurren festa izan zen.
Larunbatean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoko bertso-eskolen eguna izan zen Aiherran, eta bertan helduen mailako Xapelgoa ere jokatu zen. Maddi Sarasua Itsasuarrak jantzi zuen txapela, Jexux Arzallus-en eskutik. Sarasuarekin batean finalean aritu zirenak: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Ortzi Murua. Maddi Sarasuarekin batean, Aitor Servier ere Euskal Herriko finalean izango da Orion, ekainaren 21ean. Xapelgoa arratsaldean izan zen eta goiz partean, Iparraldeko 27 bertso-eskoletako ia 200 umek egin zuten beren oholtzako lana, festa giroan. Aste honetan, Bertsoa.com Iparraldeko bertso-eskolei buruzko erreportaia eskainiko du.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu