Lehenengo aldiz 2013-06-04

Ostiralean jokatuko da Durangaldeko Kopla Txapelketa

Gaueko 23etan hasita 12 bertsolari hauek ariko dira kantuan Plateruenan: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Gorka Lazkano, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria.
 Ostiral honetan Durangaldeko Kopla Txapelketa jokatuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Durangaldeko Bertso-Eskolak lehenengoz antolatu du txapelketa aurtengoan eta 12 bertsolari ariko dira kantuan gaueko 23etan hasita:

 Txaber Altube
 Aitor Bizkarra
 Miren Amuriza
 Igor Elortza
 Erika Lagoma
 Gorka Lazkano
 Juan Mari Areitio
 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Beñat Ugartetxea
 Garikoitz Sarriugarte
 Ander Aldazabal
 Ane Alegria

 Aurretik afaria egingo dute eta sarrerak aurrez eskura daitezke Kafe Antzokian bertan edo Plateruenako webgunean. Txapelketarako sarrera doakoa da.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta