Mintzola, Mikel Laboa Katedra eta EHUren eskutik 2013-06-06

Bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia

Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUk bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia aurkeztuko datorren asteartean Villabonan, Mintzolan bertan, goizeko 11:00etan. Bertsozale Elkartearen ekimenez, Mintzola ahozko sorkuntzaren ikergunea martxan jarri denetik bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko lehenengo beka deialdia izango da.
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUko Euskara Errektoraduordetzak bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia aurkeztuko datorren asteartean Villabonan, Mintzolan bertan. Bertsozale Elkartearen ekimenez, Mintzola ahozko sorkuntzaren ikergunea martxan jarri denetik bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko lehenengo beka deialdia izango da, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mikel Laboa Katedraren lankidetzan garatua.

Bestalde, astearteko aurkezpenean Mintzolak aurteno Ahoa Bete Hots jardunaldien 4. edizioa ere aurkeztuko du.

Bi ekitaldion aurkezpenean izango dira:
 
Iñaki Murua: Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea.
Zigor Etxeburua: Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea.
Juan Kruz Igerabide: Mikel Laboa Katedraren zuzendaria.
Jesus Mari Makazaga: EHUko Euskara Errektoreordetzaren ordezkaria.
Beñat Gaztelumendi: Bertsozale Elkarteko ikerkuntza arduraduna.
Pello Añorga: ipuin kontalaria.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu