2013-06-27

Basarri Sariaren oinarriak

Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXIX. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1.- DIRU SARIA
Lehenengo saria: 1.100 euro eta txapela
Bigarren saria: 750 euro eta oroigarria

2.- LANEN EZAUGARRIAK

-Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar
ditu.
-Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
-Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako
lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.
-Gaia: “INAZIO EIZMENDI, BASARRI” izango da

3.- LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea uztailaren 19an amaituko da.

4.- LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala
Kultura saila – Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea 22
20800 Zarautz
943 00 51 19 telefonoa edo kultura@zarautz.org

5.- LANAK NOLA AURKEZTU
-Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
-Lan bakoitzaren originala eta kopia bat bidali behar dira.
-Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
-Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
-Izengoitiz sinatuko dira.
-Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira:
egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren
gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean
izengoitia idatziko da.

6.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du horretarako pertsona
adituak aukeratuz.
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

7.- EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2013ko irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien
barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXVII. txapelketaren
barruan.

8.- LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta
honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake
lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik
eskatu Udalari.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa