Agenda 2013-06-27

Lau saio daude gaurko iragarrita

Arbizun plaza libreko saioa izango da, Zarautzen eta Asteasun jaialdiak eta Elgetan triki-bertso-poteoa eta bertso-afaria.
 Festa giroa nabari da bazterretan eta, tartean, bertsoak ere leku oparoa dauka. Gaurko lau saio daude iragarrita.

 Arbizun iluntzeko 19:30etan plaza libreko saioa egingo dute Julio Sotok eta Iker Zubeldiak.

 Zarautzen, San Pelaio jaietan, bertso-jaialdia dago iragarrita gaueko 22etarako plazan. Kantuan Arkaitz Estiballes, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña ariko dira. Ion Zaldua izango da gai-jartzailea.

 Asteasun ere jaietako bertso-saioa egingo dute gaueko 22:30etan plazan. Unai Muñoa, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Amaia Agirre dira bertan kantatzekoak. Unai Mendizabal izango dute gai-jartzen.

 Bukatzeko, Elgetan triki-bertso-poteoa eta bertso-afaria daude gaurko iragarrita iluntzeko 20etarako.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza