BBK sariketa 2009-03-19

Lea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dute finala

Atzoko saioan Ipar Uribek Arratiak baino puntu gehiago jaso zituen. Finala martxoaren 27an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19etan.
 BBK sariketako finala osatua dago: Lea Artibai eta Ipar Uribe ariko dira. Astelehenean Lea Artibaik Bilboaldea gainditu zuen Bilboko Gabriel Aresti Institutuan egindako saioan.

 Atzo, berriz, Ipar Uribe eta Arratiak jardun zuten Derioko Txorierri Institutuan. Honela gelditu ziren atzoko puntuazioak:

 IPAR URIBE (436,5 puntu)
  18 urte arte: Maialen Markaida, Peio Arondo eta Imanol Uria: 175 puntu
  19-24 urte: Arrate Illaro, Peru Vidal eta Jone Uria: 261,5 puntu

 ARRATIA (354 puntu)
  18 urte arte: Malen Amenabar, Jon Martínez eta Irati Astondoa: 161,5 puntu
  19-24 urte: Irati Bernaola, Joseba Bilbao eta Illart Gumuzio: 192,5 puntu

 Honenbestez, Lea Artibai eta Ipar Uribe ariko dira finalean kantuan. Finaleko saioa martxoaren 27an izango da, arratsaldez, arratsaldeko 19etan Bilboko Kafe Antzokian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa