Arbizun bertso-poteoa egingo da, Barañainen jaialdia, Berriatuan Berritxu Sariketa eta Leaburun plaza libreko saioa.
Festaz betetako asteburua izango da ekaineko azkeneko hau, eta hainbat herritako egitarauan bertso-saioak daude iragarrita. Gaur bertan lau saio izango dira. Arbizun bertso-poteoa egingo dute Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik eguerdiko 13:30etatik aurrera.
Barañainen ere jaietako saioa izango da 12:30etan. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Mikel Lasarte ariko dira kantuan plazan. Barañaingo bertso-eskolako kideek prestatuko dituzte gaiak.
Berriatuan Berritxu Saria egingo dute iluntzeko 19etan Kultur Etxean. Nerea Ibarzabal, Amaia Elizagoien, Imanol uria, Inazio Vidal, Maddi Ane Txoperena, Haritz Mujika, Paula Amilburu eta Ane Zuazubizkar ariko dira kantuan.
Azkenik, Leaburun plaza libreko saioa egingo dute iluntzeko 21etan Anjel Mari Peñagarikanok eta Iker Zubeldiak.
Biharko beste zazpi hitzordu daude iragarrita. Mungian San Pedro jaietako urteroko jaialdia egingo dute eguerdiko 13etan Andra Marin. Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Uxue Alberdi eta Jon Maia dira bertan kantatzekoak Bernardo Mandaluniz gai-jartzaile dutela.
Ezkio-Itsason bertso-afaria egingo dute soziedadean. Aitor Sarriegi eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira afalostean bertsotan.
Lasarte-Orian bi saio daude iragarrita. Bazkalostean, Sorgin festen barruan, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Beñat Gaztelumendi dira kantatzekoak. Ondoren, gaueko 22etan, urteroko jaialdia egingo dute Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ane Labaka, Asier Azpiroz "Azpi", Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña igoko dira oholtzara. Unai Muñoa izango dute gai-jartzaile.
Lantziegon, "Arabako Bertso-Eskolek 11 opari" ekimenaren baitan, bertso-poteoa egingo dute eguerdiko 12etan herriko plazan hasita. Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta ariko dira bertsotan.
Bukatzeko, Gasteizen, "Zaharraz harro" egitarauaren barruan, bertso-hopa egingo dute 19etan Kutxi Kalean. Iñaki Viñaspre eta Paula Amilburu bertsolariak izango dira bertan.
Igandean ere hitzordu ugari izango dira inguruan. Ziortza-Bolibarren jaialdia egingo dute eguerdian. Sebastian Lizaso, Bittoriano Zelaia, Mikel Mendizabal eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.
Igeldon jaietako bertso-saioa egingo dute plazan. Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak.
Betelun iluntzeko 19etan bertso-saioa egingo dute plazan Julio Sotok, Amets Arzallusek eta Iker Zubeldiak.
Berrizen plaza libreko saioa dago iragarrita eguerdiko 13:30etarako Elizondo plazan. Jon Maia eta Xabier Amuriza izango dira bertan.
Asteasun bertso-bazkaria egingo dute Aitzondo Elkartean eguerdiko 12:30etan hasita. Xabier Zeberio "Zeberio I" eta Millan Telleria ariko dira bertsotan.
Bergaran eguerdiko 12etan izango da saioa San Martzialgo zelaietan. Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Mari Narbaiza jardungo dira kantuan.
Gasteizen, "Arabako Bertso-Eskolek 11 opari" ekimenaren baitan, arratsaldeko 18:30etan bertso-poteoa abiatuko da Auzolana pilotalekutik. Ruben Sanchez eta Oihane Perea ariko dira bertsotan.
Bukatzeko, Larrabetzuk Hori Bai gaztetxean bertso-desafioa egingo dute Larrabetzuko Bertso-Eskolak eta Natxituko Bertso-Eskolak. Iluntzeko 19etan hasiko da saioa.