Ahoa Bete Hots 2013-07-04

Bigarren eguna izango dute gaur jardunaldiek

Oihane Perea, Gabi de la Maza eta Oskar Estanga izango dira hizlari gaur goizean. Bihar bukatuko dira jardunaldiak bi tailerrekin: Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo ariko dira batean eta Eñaut Gantxegi bestean.
 Atzo abiatu ziren Ahoa Bete Hots jardunaldiak Villabonan. Gaur bigarren eguna izango dute eta hiru tailer egingo dituzte. Honako hau da gaurko programa:

 -9:00-9:15   Sarrera
 -9:15-10:15  "Hitza jostailu bertso-eskolan", Oihane Perea (Bertsolaritza irakaslea)
 -10:15-11:45 "Kantu jolasa: karaokeak prestatzen ikasteko tailerra", Gabi de la Maza (Lehen hezkuntzako irakaslea eta barnetegi zuzendaria. USB bat ekartzea komeni da)
 -11:45-12:15 Atsedenaldia
 -12:15-13:45 "Kantuan: gorputz eta arimarekin jolasean" tailerra, Oskar Estanga (Irakasle, kantaldi dinamizatzaile eta bertsolaria)

 Bihar azken eguna

 Aurtengo edizioa bihar bukatuko da. Bihar ere tailerrak egingo dituzte, eta jantzi erosoak eramatea komeni da. Bihar honakoa izango da egitaraua:

 -9:00-9:15   Sarrera
 -9:15-11:15  "Jolasetik antzerkira" tailerra, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo (Dejabu Panpin Laborategia)
 -11:15-11:45 Atsedenaldia
 -11:45-13:45 "Joko eszenikoa" tailerra, Eñaut Gantxegi (Donostiako Arte Eszenikoen tailerreko irakaslea)

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza