Nafarroako Txapelketa 2009-03-21

Desenpatea Nafarroan Silveira eta Sotoren artean

Bertsolariak: Xabier Silveira, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Jon Barberena eta Ander Fuentes "Itturri" ariko dira bertan.
1000 sarrera jarri ditu antolakuntzak gaurko finalerako eta arratsaldeko lauetarako denak salduta zeuden. Elizondoko Lur aretoan erabakiko da gaur nor den aurtengo Nafarroako txapeldun. Arratsaldeko 17etan hasiko da saioa. Hiru finalaurrekoren ondoren, honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Xabier Silveira
 Julio Soto
 Iñigo Olaetxea
 Erika Lagoma
 Xabier Legarreta
 Julen Zelaieta
 Jon Barberena
 Ander Fuentes "Itturri"

 Txapelaz gain, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartelak ere jokoan izango dira gaur. Lehendabiziko lau sailkatuak ariko dira Txapelketa Nagusian.

 Finalerako sarrerak 10 eurotan salduko dira Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 15 eurokoa izango da prezioa. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du saioa.

 Bestalde, finalaren ondoren afaria izango da Elizondoko Antxitonea jatetxe-trinketean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu