Bertso udalekuak 2013-07-19

Zelaieta eta Gurrutxagarekin bertsotan Orioko bigarren txandan

Bertso udalekuen baitan, bigarren txanda egiten ari dira Orion. Asteazkenean bertso saioa izan zuten. Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxaga etorri ziren bisitan, eta gaztetxoekin jolastu ondoren bertso afaria egin zuten. Berrogeita bi gaztetxo daude egonaldian.
Bertso udalekuen baitan, bigarren txanda egiten ari dira Orion. Asteazkenean bertso saioa izan zuten. Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxaga etorri ziren bisitan, eta gaztetxoekin jolastu ondoren bertso afaria egin zuten. Atzo Zumaiara egin zuten txangoa. Orain arte Orioko hondartzan eta kaian bainatzeko aukera izan dute, herrian barrena pista jolasak egin dituzte, elkarte gastronomikoan bazkaldu... eta gaur, Oskar Estangaren bisita jasoko dute, kantagintza landu eta txandako kantua grabatzeko.

Orioko bigarren txanda hau Nafarroako Udaletako Euskara Teknikarien Sarearekin antolatzen du Bertsozale Elkarteak, eta Euskal Herriko herrialde ezberdinetako 42 gaztetxo daude egonaldian. Begirale taldea: Beñat Vidal (zuzendaria), Asier Azpiroz, Edurne Errea, Iker Pastor, Jone Uria, Paula Amilburu. Sukaldariak: Txomin Azpiroz eta Amaia Urkola.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak