133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian
Bertsolariek eta bertsozaleek bertsolaritza eta bertsoa biziarazten dituzte. Bakoitzak harreman eta historia desberdinak ditu. Bertsolari Bertsozale podacastak, bakoitzaren bizipenak biltzea du xede. 2026-27 denboraldia Oihana Arana Cardenalekin abiatu dugu-

Xan Alkhat

Ibilbide luzeko podcasta da Bertsolari Bertsozale. 133garren atala da Oihana Aranarena, 2026-27 denboraldiko lehena. Bederatzi urterekin hasi zen bertso eskolan Haizea ahizparekin. Etxetik afizioa ez, baina etxekoak beraiekin bertsozaletu zirela aitortu digu. Bertsolari eta idazle dabil gaur egun eta bertsolaritza maiz lan bakartia bezala aipatzen bada ere, egiten den lan kolektiboa azpimarratu nahi izan digu. Disziplina askotako artistak biltzen dira bertsolaritzan eta horiei ere aitortza egin nahi izan die. Entzun Oihana Aranaren lekukotza. 


Atal guztiak Podcasten sailean

Bertsolari Bertsozaleren atal guztiak entzuteko modua dago Podcasten sailean, bertso guztiak, iritziarena eta Bidegurutzean ekoizpenekin batera aurki daiteke. Ostiralero atal berri batez gozatzeko modua izango dugu. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta