Agenda 2013-07-24

8 bertso-saio gaur eta bihar

Gaur Aian Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña jardungo dira. Baionan jaien hasierako bertsoa kantatuko du Xumai Muruak.
 Festa giroan murgilduta daude Euskal Herriko hainbat txoko eta bertsoak izango du bere lekua. Gaur eta bihar hainbat saio daude iragarrita.

 Gaur Aian jaietako bertso-saioa egingo dute Santio auzoan. Gaueko 22:00etan hasita, Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña ariko dira kantuan Unai Manterolaren esanetara.

 Baionan, berriz, jaien hasierako txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik. Urtero bezala, ekitaldian bertso bat kantatuko dute. Aurten Xumai Muruak kantatuko du iluntzeko 21:45etan.

 
 Biharko beste sei saio daude iragarrita. Errenterian, jaien barruan, eguerdiko 12:30etan Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia ariko dira foru plazan.

 Azpeitian plaza libreko saioa izango da 12etan. Aita-semeak ariko dira kantuan: Sebastian eta Beñat Lizaso.

 Lazkaon triki-bertso-poteoa egingo dute herriko tabernetan zehar.

 Bergaran eguerdiko 13etan plaza libreko saioa egingo dute Xabier Amurizak eta Unai Iturriagak.

 Villabonan bertso-pilota iragarri dute bihar iluntzeko 20etarako. Bearzana pilotalekuan izango da saioa. Botilero lanetan ariko dira Jexux Mari Irazu eta Beñat Iguaran.

 Azkenik, Aramaioko Xantixa auzoan bertso-bazkaria antolatu dute jaien barruan. Felipe Zelaieta eta Juan Mari Juaristi dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri