Agenda 2013-07-30

Bertso-saio ugari gaur eta bihar

Gaur Aretxabaletan, Getxon eta Altzon izango dira saioak. Bihar, berriz, Getxon eta Oñatin.
 San Inazio jaiak hasi dira bazterretan eta bertso-saio bat baino gehiago daude agendan iragarrita. Gaur Aretxabaletan bertso-afaria egingo dute Murualde elkartean iluntzeko 21etan. Aitor Sarriegi eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan.

 Getxon, Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta, saio bat baino gehiago izango dira datozen egunetan Kasino plazan. Gaur 13etan izango da saioa. Julio Soto, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Xabi Paya dira bertan kantatzekoak.

 Altzon ere jaietan dabiltza. Gaur iluntzeko 20etan Agin Laburuk eta Iker Zubeldiak kantatuko dute plazan.


 Bihar ere izango da non aukeratua. Getxon bi saio iragarri dituzte. Eguerdiko 13etan bertso-saioa egingo dute Kasino plazan. Jone Uria Albizuri, Jon Maia, Fredi Paia eta Andoni Egaña jardungo dira bertsotan. Ondoren, eguerdiko 15etan, Jon Maia eta Andoni Egaña bertso-maratoiarekin hasiko dira.

 Azkenik, Oñatin, San Inaziotako erromerian, bertso-saioa egingo dute Urbian Manex Agirrek eta Oihane Pereak goizeko 11:30etan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»