Elizondoko jaialdia 2013-08-05

Santio egunez bertsotan

Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Jone Uria eta Agin Rezola aritu ziren kantuan Fernando Anbustegiren esanetara. Eguzkipean, Elizondoko plazak itxura ederra hartu zuen saio umoretsua entzuteko.
 Tradizio bilakatu da Elizondoko jaietako bertso-saioa. Aurten ere plazak, eguraldia lagun, itxura ederra hartu zuen Santio egunez, iluntzean. Honako bertsolari hauek atera ziren oholtzara:

 Amets Arzallus
 Igor Elortza
 Julio Soto
 Jone Uria
 Agin Rezola

 Fernando Anbustegi aritu zen gai-jartzaile lanetan. Saioak umoretik izan zuen gehienbat, eta entzuleek jarritako giro beroa lagun, oso goitik joan zen. Une batzuetan udako arintasuna gainditu eta sakon aritu ziren bertsolariak. Hemen saioko aukeraketa.

Denak puntuak erantzuten
2013-07-25 Elizondo

Ametsen motoa
2013-07-25 Elizondo

Amets eta Igor aita-semeak
2013-07-25 Elizondo

Igor atzekoekin haserre
2013-07-25 Elizondo

Julio eta Amets txikiteroak
2013-07-25 Elizondo

Denak Elizondoz
2013-07-25 Elizondo

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu