Aihotz plazan 2013-08-05

Bertso-saioak izango dira egunero Gasteizko jaietan

Guztira bost jaialdi eta haur eta gazteentzako "Bikokote" emanaldia izango dira aurtengo jaietan.
 Bere lekua hartzen ari da bertsoa Gasteizko jaietan. Aurten ere, urtero bezala, egunero bertso-saioak izango dira Aihotz plazan eguerdiko 13:30etan. Gaur, Josu Goikoetxea gai-jartzaile dutela, Igor Elortza eta Jon Maia ariko dira kantuan.

 Bihar laukotea aterako da oholtzara: Julio Soto, Ruben Sanchez, Andoni Egaña eta Orlando Arreitunandia. Unai Gomezek aurkeztuko du saioa.

 Etzi, Beñat Garaio gidari dutela, Zigor Enbeita, Sebastian Lizaso, Erika Lagoma eta Onintza Enbeita jardungo dira kantuan.

 Hilaren 8an Jon Uria, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Felipe Zelaieta eta Paula Amilburu dira kantatzekoak Marta Ugarteren esanetara.

 Hilaren 9an, berriz, bi saio daude iragarrita. 12:30etan haur eta gaztentzako "Bikokote" emanaldi berezia izango da Ama Birjin Zuriaren plazan. Ondoren, eguerdiko 13:30etan, Aihotz plazan eguneroko saioa izango da. Manex Agirre, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin jardungo dira kantari. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Olatz Bayer ariko da.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu