Altzoko jaialdia 2013-08-06

Jaialdi erraldoia Altzon

Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio eta Unai Muñoa aritu ziren kantuan, Manu Olano gai-jartzaile zutela. Parean, 500 entzule inguru.
 Udako zita garrantzitsuenetako bat izaten da Altzoko jaialdia. Urtea joan eta urtea etorri, leporaino betetzen da pilotalekua. Aurtengoa ez da salbuespena izan, saioa hasi baino orduerdi lehenago jada itxura ederra zeukan pilotalekuak. Honako seikote hau atera zen bertsotara:

 Unai Iturriaga
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Jexux Mari irazu
 Maialen Lujanbio
 Unai Muñoa

 Azken urteotan bezala Manu Olano aritu da aurtengoan ere gai-jartzaile lanetan. Umorea eta sakontasuna txandakatu zituzten jaialdian, eta goitik joan zen saioa. Publikoak bereziki eskertu zuen bertsolariek sei puntutik gorako neurrian osatu zuten bertsoaldia eta bukatzeko Andoni Egañak eta Unai Muñoak txapelketara begira beste laukoteari bota zion erronka. Aukeraketa hemen ikusgai.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza