Agenda 2013-08-06

Sei saio daude gaurko iragarrita

Zumaian, Gasteizen, Abadiñon, Etxarri-Aranatzen eta Getarian izango dira hitzorduak.
 Sei saio daude gaurko iragarrita.

 Zumaian, Aita Mari aretoan, "Bi arreba" emanaldi berezia ikusteko aukera izango da iluntzeko 20etan. Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak elkarlanean egindako ikuskizuna da "Bi arreba". Chopin eta Xenpelar uztartzen dituzte bertan.

 Gasteizen, jaietan egunero bezala, saioa izango da Aihotz plazan eguerdiko 13:30etan. Julio Soto, Ruben Sanchez, Andoni Egaña eta Orlando Arreitunandia jardungo dira kantuan Unai Gomez gai-jartzaile dutela.

 Abadiñon, Salbatore jaiak direla eta, jai batzordearen 40. urteurrena ospatuko dute gaur. "4 hamarkada 4 kanta" bertso-afari berezia antolatu dute horretarako eta Amets Arzallus eta Jon Maia dira bertsotan aritzekoak.

 Etxarri-Aranatzen ere jaietan dabiltza. Iluntzeko 21:30etan bertso-afaria egingo dute karpan. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan.

 Bukatzeko, Getarian ere jaien barruan bertso-saioa iragarri dute gaur. Iluntzeko 20:30etan izango da eta txosnarik txosna bertsotan jardungo dira Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Urbieta. Herrirak antolatutako saioa da.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu