Agenda 2013-08-08

Gasteizen eta Getarian saioak izango dira gaur

Gasteizen Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Felipe Zelaieta eta Paula Amilburu ariko dira. Getarian, berriz, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.
 Bi bertso-saio daude gaurko iragarrita. Gasteizen, jaietako egitarauaren barruan, bertso-saioa izango da eguerdiko 13:30etan Aihotz plazan. Marta Ugarte gai-jartzaile dela kantuan ariko dira Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Felipe Zelaieta eta Paula Amilburu.

 Getarian ere eguerdian izango da saioa, plazan, jaien barruan. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña jardungo dira bertsotan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza