Agenda 2013-08-09

Zazpi saio asteburuan

Gaur bi saio izango dira Gasteizen eta beste bat Zumaian; bihar Berriatuan eta Gabirian izango dira hitzorduak eta etzi Berastegin.
 Gaurko hiru saio daude iragarrita. Gasteizen haur eta gazteei zuzendutako "Bikokote" emanaldi berezia egingo dute Ama Birjin Zuriaren plazan 12:30etan.

 Ondoren, egunero bezala, 13:30etan bertso-saioa izango da Aihotz plazan. Gaurkoan Manex Agirre, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin dira kantatzekoak. Olatz Bayer izango dute gai-jartzailea.

 Azkenik, Zumaian balkoitik balkoirako saioa izango da Sanjuaniturri inguruan Euskal Jaien barruan. Amets Arzallus eta Unai Iturriaga jardungo dira bertsotan.

 Bihar beste bi saio antolatu dituzte. Berriatuan jaietan dira, eta iluntzeko 19:30etan plaza libreko saioa egingo dute Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak Asterrikako plazan.

 Gabirian, berriz, bertso-afaria izango da iluntzeko 21etan Iñaki Murua, Iban Urdangarin eta Andoni Egañarekin.

 Igandean Berastegin izango da hitzordua. Urtero bezala bertso-jaialdia egingo dute iluntzeko 19etan. Julio Soto, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia jardungo dira bertsotan Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu