Urte askoan plazetan aritua 2013-08-10

Kosme Lizaso bertsolaria hil da

Bat-batean eta idatziz ondare oparoa utzitako bertsolaria da. Tartean "Jose Joakin Mitxelena gogoan" liburua idatzi zuen. Gaur izango da hileta elizkizuna.
 Bertsolari ezagun eta maitatua zen Kosme Lizaso. Atzo hil zen gaixotasun luze baten ondoren. 1937an jaio eta 50eko hamarkadan hasi zen bat-bateko jardunean. Hasieran inguruko bertsolariekin aritu zen, Jose Joakin Mitxelenarekin eta Jose Luis Lekuona "Lexoti"-rekin bereziki. Ondoren, ordea, garaiko bertsolari ezagunenak izan zituen oholtzako kide eta urte askotako ibilbidea osatu zuen plazaz plaza. Tartean, txapelketetan ere nabarmendu zen eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1964an eta 1966-67koan.

 Aspaldian plazetatik urrundu xamar bazegoen ere, bazituen urtero kantura joaten zen saioak, Errenteriako Santa Ageda bezperako errondara esate baterako. Idatziz ere ondare oparoa utzi zuen. Gainera, Jose Joakin Mitxelenari buruzko "Jose Joakin Mitxelena gogoan" liburua ere idatzi zuen, Auspoa sailean argitaratua.

 Bere aldeko hileta elizkizunak gaur egingo dira, iluntzeko 19etan, Oiartzungo San Esteban parrokian.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu