Aiako jaialdia 2013-08-12

Bertsoaren probalekua Aian

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabi Paya, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan, Sebastian Lizaso gai-jartzaile zutela. Ia 1000 entzule elkartu ziren, urtero bezala, Aiako probalekuan, eta saio dotorea eskaini zuten bertsolariek.
 Berezia izaten da Aiako probalekuan urtero egiten den saioa. Andoni Egañak agurrean esan zuenez probalekua baino gehiago "demostratzeko lekua" da Aiakoa bertsolarientzat, eta saio dotorea eskaini zuten ia 1000 entzuleren aurrean. Honako bertsolari hauek atera ziren oholtzara gaueko 22ak pasatxotan:

 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus
 Xabi Paya
 Arkaitz Estiballes
 Iker Zubeldia
 Andoni Egaña

 Gai-jartzaile lanetan bertsolari lanetan ohituagoa dagoen bat aritu zen: Sebastian Lizaso. Hasieratik nabarmen gelditu zen bertsolarien eta gai-jartzailearen arteko konplizitatea, eta saioa lehertzen lagundu zuen horrek. Bertsoaldi gehienek nabarmentzeko zerbait izan bazuten ere, hemen dago saioko aukeraketa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu