Santiago plazan 2013-08-21

Bertso-bazkari bat izango da gaur Bilbon

Eguerdiko 14etan hasiko da bazkaria. Ondoren Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia ariko dira kantuan.
 Bilbon gaur ere bertso-saioa izango da jaietako egitarauaren barruan. Eguerdiko 14etan hasita, bertso-bazkaria egingo dute Santiago plazan. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia dira bertan kantatzekoak.