16 bertsolari gaztek hartuko dute parte 2013-08-28

Lizardi Sariko kanporaketak bihar eta etzi Zarautzen

Lizardi sariko kanporaketak jokatuko dira aste honetan, ostegun eta ostiralez, Zarauzko Urpekoak elkartean. Euskal Herri osoko 16 bertsolari gaztek hartuko dute parte. Ostegunez arituko dira: Aimar Karrika, Eneritz Artetxe, Peio Ormazabal, Asier Azpiroz "Azpi", Odei Lopez, Gema Urteaga, Beñat Iguaran eta Eneritz Arzallus. Ostiralez: Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Sabin Iraztorza, Alazne Untxalo, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Oier Aizpurua eta Xabi Igoa. Finala, irailaren 6an, ostiralez.
Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren mendeurrenean hamasei bertsolari gazte arituko dira kantuan Zarautzen 37. Lizardi Sarian. Urteroko moduan, bi kanporaketa eta finala jokatuko dira. Zortzina bertsolariko bi kanporaketa jokatuta, seiko taldea pasako da finalera, kanporaketako bi irabazleak eta puntu gehien lorturiko beste lauak. Ostegunean honako zortzikote hau arituko da, Jon Zalduaren esanetara: Aimar Karrika, Eneritz Artetxe, Peio Ormazabal, Asier Azpiroz "Azpi", Odei Lopez, Gema Urteaga, Beñat Iguaran eta Eneritz Arzallus. Ostiralean, Maite Aizpuruaren esanetara: Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Sabin Iraztorza, Alazne Untxalo, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Oier Aizpurua eta Xabi Igoa. Saioak Urpekoak elkarteak izango dira, afalondoan.

Lau lan puntuagarri
Kanporaketan bertsolariek lau lan puntuagarri eta 11na bertso dituzte. Hiru lan ofiziotan, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian, eta bina punturi. Finalean, berriz, aurten aldaketa txiki bat izango da, hamarreko txikiaren ordez, sei puntuko lana izango baitute. Orotara, bost lan puntuagarri izango dira finalean: zortziko handia, zortziko txikia, bina puntu, sei puntukoa eta kartzela hiru bertso. Denera, 14 bertso puntuagarri. Iazko edizioan, Haritz Casabal izan zen txapeldun eta Unai Gaztelumendi bigarren.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu