Lehenengo kanporaketa 2013-08-29

Lizardi Saria gaur Zarautzen

Lizardi Sariko lehenengo kanporaketa jokatuko da gaur Zarautzen, Urpekoak elkartean, afalondoan. Bertsotan: Aimar Karrika, Eneritz Artetxe, Peio Ormazabal, Asier Azpiroz "Azpi", Odei Lopez, Gema Urteaga, Beñat Iguaran eta Eneritz Arzallus, Jon Zalduak aurkeztuta. Irabazlea finalera sailkatuko da. Finala irailaren 6an da, ostirala, 22:00etan.
Lizardi Sariko lehenengo kanporaketa jokatuko da gaur Zarautzen, Urpekoak elkartean, afalondoan. Bertsotan: Aimar Karrika, Eneritz Artetxe, Peio Ormazabal, Asier Azpiroz "Azpi", Odei Lopez, Gema Urteaga, Beñat Iguaran eta Eneritz Arzallus, Jon Zalduak aurkeztuta. Irabazlea finalera sailkatuko da. Kanporaketan bertsolariek lau lan puntuagarri eta 11na bertso dituzte. Hiru lan ofiziotan, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian, eta bina punturi erantzun.

Bihar azken kanporaketa
Gaurkoaren ondoren bihar jokatuko da bigarrren kanporaketa. Zortzi bertsolari gazte hauek arituko dira Maite Aizpuruaren esanetara: Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Sabin Iraztorza, Alazne Untxalo, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Oier Aizpurua eta Xabi Igoa. Saioa Urpekoak elkartean izango dira, afalondoan.

Finala, irailaren 6an Modelo zineman
Lizardi Sariko finala irailaren seian izango da, ostiralez, gaueko 22:00etan, Zarauzko Modelo zineman.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza