Abuztuaren 12tik 25era 2013-08-29

Mexikon izan dira Miren Artetxe eta Iñaki Murua bertsolariak

"V Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas troveros y versadores" jardunaldietan parte hartu dute. Mexikoko zortzi hiri eta herri bisitatu dituzte eta hitzaldi, bertso-saio eta mahai-inguruetan hartu dute parte. Euskaldunekin batera han izan dira argentinarrak, panamarrak, txiletarrak, venezuelarrak, kolonbiarrak, puerto ricoarrak, brasildarrak eta mexikarrak ere.
Aurten bosgarrenez antolatu dute "V Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas troveros y versadores" jaialdi ibiltaria. Kuba, Argentina, Panama, Txile, Venezuela, Kolonbia, Puerto Rico, Brasil eta Mexikoko inprobisatzaileek hartu dute parte eta tartean Euskal Herriko ordezkaritza ere izan da. Miren Artetxe eta Iñaki Murua izan dira bertan abuztuaren 12tik 25era bitartean. Mexikoko zortzi hiri eta herritan izan da jaialdia, eta hitzaldiak, bertso-saioak eta mahai-inguruak eskaini dituzte. Hala, bertso-jardunaren erakusgarri izateaz gain inprobisatzaile bakoitzak bere herrialdeko egoeraren berri eman du. Eta herrialdeen arteko harremanak sendotzeko ere balio izan dute jardunaldiek.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu