Zubietan bertso-jaialdia 2013-09-03

Jaietako biharamunak

Uztailan ospatu zituzten jaiak Zubietan (Donostia). Urtero egiten dute bertso-jaialdia eta aurten Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Iker Zubeldia eta Agin Laburu gonbidatu dituzte kantura. Haritz Arrizabalagak bidali dizkigu hango irudiak.
Bi aldiz kantatu behar izan zituzten hasierako agurrak bertsolariek. Izan ere, saioa hasi eta gutxira plazatik pilotalekura sartu behar izan baitzuten euriarengatik. Kanpoan abestu zituzten hasierako agurrak baina Asier Azpiroz gai-jartzaileak pilotaleluan ere saioa hasieratik hastea erabaki zuen, behar den bezala.

Julio Soto, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariek saio polita osatu zuten.

Zubietako bertso-jaialdia urteroko hitzordua da inguruko bertsozaleentzat. Uztailan ospatzen dituzte jaiak eta aurtengoan, uztailaren 28an egin dute bertso-saioa.

Haritz Arrizabalagak bidali dizkigu hango irudiak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu