Hilaren 21ean 2013-09-05

Bertsolaritzaz ariko dira Katalunian

"Bertsolari" filma emateaz gain, Karlos Aizpuruak Bertsozale Elkartearen berri emango du. Gainera, Karlos Aizpurua bera eta Gilen Hiribarren eta Bixente Hirigarai bertsotan ariko dira.
Azken hilabeteotan harremanak sendotzen ari dira Euskal Herriko eta Kataluniako inprobisatzaileak. Horren erakusgarri da irailaren 21ean Sabadellen antolatutako ekimena. Egun osoan zehar bertsolaritzaz ariko dira. Hasteko, eguerdiko 12etan, "Bertsolari" filma eskainiko dute. Ondoren, Karlos Aizpuruak Bertsozale Elkartearen eta bertsolaritzaren berri emango die bertaratzen direnei. Eguerdian bazkaria izango dute. Eguna borobiltzeko, afalostean bertsotan ariko dira Gilen Hiribarren, Bixente Hirigarai eta Karlos Aizpurua bera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu