Modelo Zineman, 22:00etan 2013-09-06

Lizardiko finala gaur Zarautzen

Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen, sei bertsolari gazterekin: Asier Azpiroz (Zubieta-Donostia) eta Oier Aizpurua (Zarautz), Ane Labaka (Lasarte-Oria), Amaia Iturrioz (Urretxu), Gema Urteaga (Beasain) eta Eneritz Artetxe (Errezil). Felix Zubia arituko da aurkezle Lanetan. Bestalde, Basarri bertso paper lehiaketako sariak ere banatuko dira. Pello Esnalek irabazi du eta Imanol Lizarazu eskuratu du bigarren saria. Bertsoa.com Lizardin izango da gaur.
Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen, sei bertsolari gazterekin: Asier Azpiroz (Zubieta-Donostia) eta Oier Aizpurua (Zarautz), Ane Labaka (Lasarte-Oria), Amaia Iturrioz (Urretxu), Gema Urteaga (Beasain) eta Eneritz Artetxe (Errezil). Felix Zubia arituko da aurkezle Lanetan. Irabazleari Iñaxi Etxabek jantziko dio txapela.  Bestalde, Basarri bertso paper lehiaketako sariak ere banatuko dira. Pello Esnalek irabazi du eta Imanol Lizarazu eskuratu du bigarren saria.

Egin beharreko lana
Bertsolari gazteeek bost lan puntuagarri izango dituzte Lizardiko finalean, 14 bertso orotara: Zortziko handi, txiki, bina puntu, sei puntuan eta kartzela (bakarka hiruna bertso). Lanei dagokionez, aurtengo aldaketa nagusia sei puntuko ariketa da, orain artean izan duten hamarreko txikiaren lekua jarria. Bertsoa.com Lizardin izango da gaur.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza