Asteburuko agenda 2013-09-06

Mutrikun eta Alkizan jaialdiak gaur, eta Donostian bihar

Iraileko bigarren asteburua bertso zita askoko garaia da: herriko jaiak, euskal jaiak... Gaur Mutrikun Kalbaixotako jaialdia izango da eta festetako saioa Alkizan ere. Bihar, Donostian euskal jaietako urteroko jaialdia, iazko toki berean baina Plaza Berrian aurten. Sukarrietan eta Elgoibarko Sanantolin auzoan ere izango da bertsorik gaur.
Iraileko bigarren asteburua bertso zita askoko garaia da: herriko jaiak, euskal jaiak... Gaur Mutrikun Kalbaixotako jaialdia izango da eta festetako saioa Alkizan ere. Bihar, Donostian euskal jaietako urteroko jaialdia, iazko toki berean baina Plaza Berrian aurten. Sukarrietan eta Elgoibarko Sanantolin auzoan ere izango da bertsorik gaur.

Alkizan urtero legez sei bertsolariko jaialdia egingo dute: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Jon Maia eta Andoni Egaña arituko dira kantuan, Amaia Agirre gai-jartzen dutela. 23:00etan izango da jaialdia, frontoian.

Mutrikun lau bertsolari arituko dira Kalbaixotako jaietan, Miruaitz frontoian: Unai Iturriaga, Alaia Martin, Nerea Elustondo eta ker Zubeldia,  Aitzol Astigarragaren esanetara. 22:30etan izango da,

Elgoibarko San Antolin auzoko jaietan, berriz, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto arituk dira afalondoan. Sukarrietan, Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeita, 21:30etan frontoian, Mikel Retolazak gaiak jarrita.

Donostian, Plaza Berrian aurten
Donostian Euskal jaiak dira asteburuan eta bertso jaialdia zita jendetsua izaten da, Euskararen Udal Patronatuak antolatzen duena, hiriko bertsolazeen laguntzaz. Urte askotako tradizioa du jada eta kokapen desberdinak izan ditu. Urte luzen Trinitate plazan egin zan da, gero Konsitituzio plazara igaro zen, Donostiako Alde Zaharreko bihotzera. Plazaren izendapena bertso askoren gaia ere izan da. Aurten, Donostiako Udalak lehengo izena jarri dio ostera plazari, Plaza Berria. Ziurrenik aurten ere zenbait bertsotarako gaia izango da.
   Plaza Berrian, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendi arituko dira bertsotan,  Unai Elizasu gai jartzen dela. Hori gauean izango da 22:30etan. Eguerdian, 11:00etan, Sagardo dastaketaren harira, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko librean.

Horretaz gain, Lemoan ere izango da bihar bertsorik: gaztetxe azpiko zelaian: Miren Amuriza eta Xabier Xilbeira arituko dira 15:00etan.
Eibarren, Arraten, urteroko afari-jaialdia izango da, Cantabria jatetxean: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Asier Ibaibarriaga

Izurtzan,  Eñaut Uruburu, Garikoitz Sarriugarte eta Aitor Bizkarra arituko dira, 12:00etan, Santo Tomas auzoan.

Oitzen, Sustrai Colina eta Julio Soto, herri bazkaritan.

Iruñean, Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza, triki-bertso-poteoan, Euskaldunon astean, 18:00etan

Igandean, Elorrion eta Eibarren
2013-09-08 Elorrio Jaialdia
Bertso-saioa     Ordua: 18:30     Lekua: Herriko plaza     Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Jon Maia, Fredi Paia     Gai-jartzaileak: Maite Berriozabal     Antolatzaileak: Elorrioko Udala. Kultura Batzordea   
Oharrak bidali
2013-09-08 Eibar Plaza librea
Arrateko jaiak. Bertsolariak     Ordua: Egun osoz: Meza ondoren, 13:30etan eta 17:00etan. Lekua: Arrateko belardian     Bertsolariak: Juan Mari Narbaiza, German Meabebasterretxea Antolatzaileak: Arrateko Jai Batzordea   
Oharrak bidali
2013-09-08 Sabadell Berezia
Concurs de Garrotins. Bertsolariak eta corrandistak     Ordua: 21:00   
Oharrak bidali
2013-09-08 Zestoa Berezia
Jaiak. Bertso-pilota     Ordua: 18:00     Lekua: Kiroldegia     Bertsolariak: Amets Arzallus, Jokin Uranga     Antolatzaileak: Zestoako Udala   
Oharrak bidali
2013-09-08 Munitibar Plaza librea
Jaiak. Bertso-saioa     Ordua: 19:00     Lekua: Gerrikaitzeko plaza     Bertsolariak: Julio Soto, Xabier Silveira     Antolatzaileak: Munitibarko Jai Batzordea, Munitibarko Udala. Kultura   
Oharrak bidali
2013-09-08 Ezkio-Itsaso Plaza librea
Kizkitzako jaiak. Bertsolariak     Ordua: Egun osoz     Lekua: Mandubia   
Oharrak bidali
2013-09-09 Zizurkil Jaialdia
Bertso jaialdia     Ordua: 22:00     Lekua: Plaza     Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Unai Iturriaga     Gai-jartzaileak: Amaia Agirre     Antolatzaileak: Zizurkilgo Udala. Kultura Zerbitzua   
Oharrak bidali

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri