Bertsolaritzaren transmisioa 2013-09-12

Lekaixoka bertso-eskola sortu dute Aratxabaletan

Lekaixoka bertso-eskola srotu dute Aratxabaletan, hamar bertso zaleren ekimenez, eta helburua da herrian bertso zaletasuna sustatzea. Miren Amuriza eta Xabier Arenaza arituko da irakasle.
Lekaixoka bertso-eskola sortu dute Aratxabaletan, hamar bertso zaleren ekimenez, herrian bertso zaletasuna sustatzeko. Bi ardatz izango ditu Lekaixokak: batetik, eskola bera egongo da, eta nahi duten guztientzat zabalik, "Lehen Hezkuntzako 4. mailatik gorakoak", eman du aditzera Beñat Zamalloak, bertso-eskolaren sustatzaileetariko batek. Bigarren ardatzak herritarrak ditu oinarri. Herrian bizi diren guztiei bat-batekotasunarekiko zaletasuna "kutsatutzea" du helburu. Horretarako, esate baterako, plaza erosoak sortu asmo dituzte, eta bestalde, kultur eragile izanik gaiarekin lotutako ekimenak antolatzeko nahia ere azaldu dute.

Bi irakasle izango ditu bertso-eskolak: Miren Amuriza helduez arduratuko da, eta Xabier Arenaza, berriz, txikiez. Interesa dutenek irailaren 16tik 30era eman ahal izango dute izena, Arkupeko harreran. "Urtean 50 euro kostatuko da, eta epe bakarrean zein bitan ordaindu ahal izango da".

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena