Iritziak ere bilduko ditu 2013-09-18

Bertsoa.com-ek zuzenean jarraituko du Txapelketa Nagusia

Bertsoa.com-ek zuzenean jarraituko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta saio guztiak eskainiko ditu streaming bidez: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala. Zuzenekoaz gain, saioa jokatu eta hurrengo egunerako bertso hautaketa zabala izango da ikusgai. Horretaz gain, bertsolarien erreakzioak, saioen analisia eta esparru ezberdinetako erreferentziazko pertsonen iritzi eta gogoetak ere jasoko ditu. Txapelketaren jarraipena egiteko Bertsoa.com-ek atal berria izango du.
Bertsoa.com-ek zuzenean jarraituko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Kanporaketak, finalaurrekoak eta finala streaming bidez emango du, bertsozaleak etxean edo bere euskarri mugikorren bidez uneoroko jarraipena egiteko aukera izan dezan. Zuzeneko emankizunaz gain, txapelketako saioen  bertso hautaketa zabala (12 bertsoaldi ingurukoa) biharamun eguerdirako Bertsoa.com-en izango da ikusgai. Bertsolarien saio aurreko eta ondorengo iritzi eta erreakzioak ere bilduko ditugu, eta   analisia ere jorratuko dugu: esparru ezberdinetako erreferentziazko pertsonen iritzi eta gogoetak. Txapelketaren jarraipena egiteko Bertsoa.com-ek atal berria  izango du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu