Asteburuko agenda 2013-10-04

18 saio asteburuan

Gaur Oñatin, Aramaion, Aginan eta Usurbilen izango dira hitzorduak; bihar Markina-Xemeinen, Iurretan, Baranbion, Urduñan, Argantzun, Urizaharran, Ortuellan, Gamiz-Fikan, Orendainen, Abanton eta Mutiloan eta etzi Zaldibian, Tolosan eta Oñatin.
 Bete-betea dator asteburuko agenda. Gaurko lau saio daude iragarrita. Oñatin urteroko jaialdia izango da Zubikoa pilotalekuan, gaueko 22:30etan. Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Jon Maia eta Alaia Martin ariko dira kantuan.

 Aramaion beertso-afaria egingo da Untzilla auzoan Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin.

 Usurbilgo Agina auzoan jaietako saioa izango da gaur eguerdiko 11etan, Patxi Etxeberria eta Beñat Gaztelumendirekin.

 Azkenik, Usurbilen bertso-saio musikatua antolatu dute iluntzeko 20etan frontoian. Manex Mujika, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" dira bertan kantatzekoak.


 Biharko saio andana dago iragarrita. Iurretan jaialdia izango da gaueko 22etan frontoian. Igor Elortza, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Unai Iturriagak kantatuko dute Miren Amuriza gai-jartzaile dutela.

 Baranbion bertso-bazkaria antolatu dute eguerdiko 14:30etan Garraztatsu baselizan. Sustrai Colina eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak.

 Urduñan, Elikadura Burujabetzaren Astearen barruan, bertso-bazkari agroekologikoa antolatu dute eskola publikoan. Maialen Lujanbio eta Jon Maia jardungo dira kantuan.

 Argantzun bertso-saioa izango da 14etan herrigunean Ruben Sanchez eta Felipe Zelaietarekin.

 Urizaharran ere libreko saioa izango da plazan 19:30etan. Irati Anda eta Juan Mari Juaristi jardungo dira bertsotan.

 Ortuellan "Bat-batean" ikuskizuna izango da arratsaldeko 17etan Oskar Estangarekin.

 Gamiz-Fikan, berriz, herri bazkaria izango da 14etan frontoian Etxahun Lekue eta Fredi Paiarekin.

 Markina-Xemeinen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Bazkalostean Mungiako bertso-eskolak emanaldia eskainiko du. Gaueko 23etan, berriz, "Bi Bala" ikuskizuna izango da Gaztetxean.

 Orendainen "Bertsolharitza" ikuskizuna izango da arratsaldeko 18etan liburutegian.

 Abanton, eguerdiko 12:30etan Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea ariko dira plazan.

 Bukatzeko, Mutiloan bertso-afaritan ariko dira kantuan Julio Soto eta Aitor Sarriegi.


 Zaldibian, eguerdiko 11:45etan hasita, plaza libreko saioa egingo dute Nerea Elustondok eta Andoni Egañak.

 Tolosan, Kilometroak jaiaren barruan, bertso-poteoa eta saioa izango dira 11etan eta 13etan hurrenez hurren.

 Bukatzeko, Oñatin balkoitik balkoira kantatuko dute Iker Zubeldiak eta Beñat Gaztelumendik Kale Zaharrean 20:30etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa